Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bolo Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean, apirilak 13, Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian. Parte hartzaileak 16:00etarako ager daitezke gunera, eta 16:15ean, euro bana ipinita, txapa-jokoa hasiko da. Lehia ofiziala, berriz, 17:00etan hasiko da.
Partaide bakoitzak bost euro ordaindu beharko du inspekzioa, eta jokalari bakoitzak, hiru jaurtialdi egin ahal izango ditu. Momentuan bertan eman beharko da izena, eta edonork izango du horretarako aukera; ordaindu gabe ere izango da jokatzeko aukera, nahiz eta saririk ez den izango jokoan kasu horretan. Federatuek, berriz, Gipuzkoako Txapelketarako puntuak eskuratuko dituzte Azkoitiko kanporaketan.
Eskualdeko hainbat jokalari maila ona erakusten ari da txapelketan. Sailkapen orokorrean, Jose Muñoz azkoitiarra laugarren postuan da; emakumeen sailkapenean, Carmen Cordero eta Yarisa Caballero azpeitiarrak hirugarren eta laugarren postuetan dira, hurrenez hurren; bikoteen zerrendan, Jose eta Santos Muñoz lehenak dira; eta nagusien kasuan, aurreneko postuan da Jose Muñoz.
Herriz herri ari dira txapelketako kanporaketak jokatzen, eta ekainaren 1ean, Elgoibarren egingo dute sari banaketa ekitaldia.