Eguraldia dela eta, Azkoitiko AEK euskaltegiak eta herriko hiru ikastetxeek –Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola eta Bizilore Eskola Aktiboa– gaur arratsaldean egitekoak ziren Korrika Txikia bertan behera uztea erabaki dute. Dena den, 17:00etatik aurrera, hainbat ekitaldi izango da herrian. Aurrena, Korrikaren mezua irakurriko dute, eta segidan, txokolatada egingo dute. Gero, Koreografia Lehikaetako irabazle Mua Mua Dans taldeak dantza egingo dute, eta bertsoetarako eta kanturako tartea ere izango da.