Loreak eta kimuak sukaldaritzan erabiltzeko ikastaroa antolatu dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 10a

Apirilaren 15ean, astelehenean, izango da ikastaroa, Altamirako baratze publikoetan. Herritar guztiei zuzendutako doako tailerra izango da.

Azkoitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak Furgobaratza zerbitzua prestatu dute hilaren 15erako, eta loreak eta kimuak sukaldaritzan erabiltzeko ikastaroa eskainiko diete herritarrei. Sukaldaritzan zein lore eta kimu erabil daitezkeen azalduko dute tailerrean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Altamira auzoan dauden baratze publikoetan. Antolatzaileek adierazi dutenez, egitasmoa herritar guztientzako irekia eta doako da, eta interesa dutenek bertara agertzea besterik ez dute izango, aurrez izena eman gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide