Laja Festa antolatu dute aurten lehen aldizĀ Julen Garate idazleak eta Azkoitiko Laja jatetxeak elkarlanean. Ostiralean, apirilak 12, egingo dute jaia, jatetxean bertan, eta kulturarekin lotutako hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango da arratsaldean. Lehenik eta behin, 20:00etan, harrera pintxoa eta edaria banatuko dute, eta ondoren, Kantuen kontuk kontakizuna eskainiko du Garatek. 21:00etan, afaria izango da, eta horren ostean, musikaren txanda iritsiko da. 22:00etan, Jorge Arzallus Jorghino musikari azkoitiarrak reggae, bossa eta pop doinuen bertsioak eskainiko ditu, modu akustikoan. Horren ostean, Txomin Uribe Piztiakeko abeslaria ariko da DJ lanetan, eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetako rock doinuak entzun ahal izango dira, haren eskutik. Festa guztiaren prezioa 25 eurokoa da.