Datorren igandean Erramu Eguna ospatuko dute Azkoitian, eta ohiko legez, herritarrek erramua bedeinkatzeko aukera izango dute. 11:00etarako jarri dute hitzordua, eta plazan bedeinkapena eginda, prozesioa egingo dute Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara. Han meza nagusia eskainiko du Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak.
Bestalde, Erramu Igandeko eta Ostiral Santuko prozesioetan parte hartzeko izen-ematea ireki du Parrokiak. Apostuluen, nazaretarren eta aingeruen papera betetzeko izena eman dezakete herriko gaztetxoek, eta inskribatzeko 606 210 740 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko dute, prozesioetan parte hartu nahi duten haurren izen-abizenak zehaztuta.