Azkoitiko Bizkargi musika eskolako gitarra ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 10a

Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolan gitarra jotzen ikasten ari direnek kontzertua eskainiko dute gaur, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Yerko Ortiz irakaslearen ikasleak izango dira emanaldia eskainiko dutenak, eta zuzenekoan gitarra doinuak nagusi izango badira ere, saxofoi eta bateria jotzaileen laguntzarekin eskainiko dituzte abestiak. Besteak beste, Aaron Shearer, Itzoz, The Uskis, Ken Zazpi, Vendetta, Berri Txarrak, AC/DC eta Deep Purple taldeen eta musikarien piezak taularatuko dituzte. 18:30ean hasiko da kontzertua, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu ditu bertara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide