Gaur hasi da, Zumarragan, aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Iazkoa Zarautzen hasi zen, baina aurtengoak ez du ibili handirik egingo Urola Kosta eskualdean. Hain zuzen ere, Azkoitiko lurrak besterik ez ditu ukituko 2019ko Itzuliak. Larunbatean izango da hori, Eibarren hasi eta bukatuko den azken etaparen barruan. Deba aldetik sartuta, Azurki igoko dute txirrindulariek, hortik Madariagaraino jarraitu, eta Azkarateko gainetik behera, Elgoibarrera jaitsiko dira.
Antolatzaileek aurreikusitako ordutegiaren arabera, 15:52-16:00 artean iritsiko dira Azurkiko gainera txirrindulariak, eta 15:54-16:03 artean, berriz, Madariagara.