Giro ederra nagusitu da Alai Batzaren kantaldi jaialdian

Urola Kostako Hitza 2019ko api. 8a, 13:29

Joan den ostiral arratsaldean, Azkoitiko Alai Batza aisialdi taldeak kantaldi jaialdia egin zuen, Baztartxo antzokian. Kantaldian, hamar kantu eskaini zituzten zuzenean, eta honako hauek izan ziren sarituak: Yaiza Diaz eta Marina Zubizarreta (Con las ganas), Miren Bastida (Rolling in the deep) eta Nery Indart (Perfect). Gainera, zortzi dantza saio ikusi ahal izan ziren, eta honako hauek gailendu ziren: DBH2ko hamazazpi neska (Fuego), LH4ko zazpi neska (Lasai-lasai) eta LH5eko 22 neska (Denok zu). Horrez gain, begiraleek dantza emanaldi berezia eskaini zuten amaieran.

Sarrera bakoitza hiru euro kobratu zuten antolatzaileek, eta lortutako dirua Suriya proiektura bideratuko dute; hau da, salestarrek Sirian duten proiektura, bertako haurrei eta gazteei laguntzeko.

Hona hemen kantaldi dantzaldiko zenbait irudi:

(Argazkiak: Alai Batza)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide