Huntza musika taldeak kontzertua emango du datorren zapatuan, apirilak 13, Azkoitian. Herriko plazan izango da zuzenekoa, 23:00etan hasita. Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatu dute emanaldia.
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gazte gipuzkoarrek osatzen dute taldea, eta beraien helburua da sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea. Taldeak lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an egin zuen, Harro gaude abestia plazaratuz. Orduz geroztik, Ertzetatik diskoa, Lumak erreprodukzio hedatua eta Xilema lana kaleratu dituzte, eta azken disko hori aurkeztuko dute larunbateko zuzenekoan.