Zaharberritutako fortepianoak doinu ederrak utzi ditu Intsausti jauregian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 7a

Musika tresna historiko hori berritu zutenetik eskaini duten lehen emanaldia izan da gaurkoa, eta Fortepianoari klabezin eta klabikordio doinuek lagundu diote. Esteban Elizondo, Loreto Fernandez eta Loreto Aramendik eskaini dute kontzertua, dozenaka lagunen aurrean.

Elizondo gaurko emanaldiko unea batean. (Maxixatzen)

Azkoitiko Intsausti jauregiko berritutako fortepianoaren doinuek hartu dute gaur jauregi horretako aretoa. Musika tresna historiko hori berritu zutenetik eskaini duten lehen emanaldia izan da gaurkoa, eta fortepianoari klabezin eta klabikordio doinuek lagundu diote. Esteban Elizondo, Loreto Fernandez eta Loreto Aramendik eskaini dute kontzertua, eta dozenaka lagun izan dira horien emanaldiaz gozatzen. (Emanaldiko argazkiak Maxixatzen.eus atarian ikus daitezke)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak XVIII. mendeko eraberritutako fortepianoa joan zen abenduan aurkeztu zuen. Broadwood Ingalaterrako etxeak egindako musika tresna da, eta Italiako Umberto Debiaggi etxeak zaharberritu zuen. Haren inaugurazio ekitaldian Miriam Ulanga organo-jotzaileak estreinatu zuen fortepianoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide