Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi musika eskolako ikasleek eman diote gaur, igandea, bukaera Taldez Talde egitasmoaren 20. edizioari. Kontzejupean eskaini dute kontzertua, dozenaka lagunen aurrean, eta askotariko doinuak entzun ahal izan dituzte bertaratutako herritarrek. Musika eskolako orkestrako kideek hainbat kanta eskaini dituzte Gorka Errezilen gidaritzapean, eta musika bandak ere beste hainbat doinu jo ditu, Carlos Muñoz zuzendariak gidatuta.
Hona hemen, gaur goizeko emanaldiko bideo zatiekin osatutako bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=ga1l9690cC0
Aurtengo Taldez Talde egitasmoko lehen kontzertua martxoaren 24an eskaini zuten Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek. Bigarren emanaldia, berriz, martxoaren 31n izan zen, euskal musika tresnak eta dantzak gai hartuta.
Hona hemen, gaurko emanaldiko irudi batzuk: