Josu Juaristik uko egin dio EH Bilduren hautagai izateari, bikotekide ohiarekiko "jarrera ez onargarriak" izateagatik

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 5a

Azkoitiarrak ohar bidez jakinarazi duenez, "harreman sentimental baten hausturarekin" du zerikusia erabakiak. Hark esan duenez, EH Bilduri dagoeneko eman dio erabakiaren berri, eta koalizioari eskatu dio "egoki jotzen duen prozedura" abiarazteko. EH Bilduk jakinarazi du Juaristiren militantzia "etengo" duela behin-behinean.

Josu Juaristik (Azkoitia, 1964) uko egin dio Europako Parlamenturako hauteskundeetan EH Bilduren hautagai izateari. Hark ohar bidez jakinarazi duenez, "harreman sentimental baten hausturarekin" du zerikusia erabakiak. "Aitortu behar dut, harremana eten ostean, besteak beste, baimenik gabe eta lekuz kanpo zeuden mezuak bidaliz jarrera ez onargarriak izan ditudala, min eginez pertsona zehatz bati", adierazi du Juaristik. Hark esan duenez, EH Bilduri dagoeneko eman dio erabakiaren berri, eta koalizioari eskatu dio "egoki jotzen duen prozedura" abiarazteko.

Berria.eus-ek azaldu duenez, EH Bilduk behin-behinean etengo du Juaristiren militantzia, eta gertaturikoa argitzeko prozedura bat martxan jarriko duela iragarri du. Juaristiren dimisioa onartu eta Europako parlamenturako hautagai berria izendatzeko bidea ere abiaraziko dutela jakinarazi du koalizioak.

Juaristi EH Bilduren europarlamentaria izan da legealdi legealdi honetan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide