Azkoitiko Alai Batza aisialdi taldeak sortu duen kantaldi-jaialdia taularatuko du bihar, larunbata, Baztartxo antzokian. Guztira, 9 eta 14 urte bitarteko 120 gaztetxok parte hartuko dute ikuskizunean, eta dantzekin eta abestiekin osatuko dute emanaldia.
17:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak eskuratu daitezke Floreaga ikastetxeko idazkaritzan, hiru eurotan. Horietatik lortzen duten dirua salestarrek Sirian duten Suriya proiektuari laguntzeko bideratuko dute.