Gipuzkoako Bazkundeak XXVII. Enpresa Sariak banatu zituen joan zen martxoaren 29an, eta sarietako bat Azkoitiko Ibarmia enpresak jaso zuen. Hain zuzen ere, Gipuzkoako industria Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) saria jaso zuen Koldo Arandia Ibarmia enpresako zuzendari orokorrak.
Joan zen ostiralean egin zuten sari-banaketa ekitaldia Donostian, eta bertan izan ziren saritutako enpresetako kideak nahiz Gipuzkoako Bazkundeko eta Eusko Jaurlaritzako nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, hala nola Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Ibarmiaz gain, saria jaso zuten Esergui-Aviak, Errekak eta Elkarrek.
Sari banaketa ekitaldiko irudia. (Arantxa Tapia)