Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetara mendiko eski irteera antolatu du

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 4a

Apirilaren 13an eta 14an egingo dute irteera, Gavarnie eta inguruetan. Dagoeneko eman daiteke txangorako izena, 605 71 13 02 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Anaitasunak jakinarazi duenez, "komenigarria" da parte-hartzaileak federatuta egotea.

Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetara mendiko eski irteera antolatu du apirilaren 13rako eta 14rako. Larunbatean Gavarnie eta Tucarroya inguruetan ibiliko dira eskiatzaileak, eta igandean Tucarroyan, Brecha Rolanden eta Gavarnin. Larunbatean 06:00etan aterako dira autoetan Azkoitiko liburutegiaren paretik, eta Gavarnira bidaia egingo dute.

Dagoeneko eman daiteke irteerarako izena 605 71 13 02 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Bidaia 30 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek, Anaitasunak jakinarazi duenez, autoen bidaia gastuak ordainduko dituzte horiek. Tucarroyako aterpean pasatuko dute gaua, eta hara janaria eta lo zakua eraman beharko dituzte herritarrek.

Anaitasunak adierazi duenez, "komenigarria" da parte-hartzaileak federatuta egotea, mendi bazkuna ez baita "ezeren erantzule" egingo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide