Bost kide berrirekin hasiko du denboraldia Azkoitri triatloi klubak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 3a

Azkoitiko Azkoitri triatloi klubak denboraldi berrirako prestatu duen taldea aurkeztu du. Bost kide berri izango dira datorren sasoian. Udan egingo dute Azkoitiko Duatloi Herrikoia.

Azkoitri triatloi klubeko kideak, taldearen aurkezpenean. (Argazkia: Maxixatzen)

Azkoitiko Azkoitri triatloi klubak denboraldi berrirako prestatu duen taldea aurkeztu zuen joan den larunbatean, Oteiza pilotalekuetan. Klubeko ordezkariek espero dute 30 kirolari izango direla datorren sasoian. Bost taldekide berri ditu Azkoitri triatloi klubak: Paul Elorza azkoitiarra, Iñaki Soto, Kepa Castro, eta Andoni Aranaga  —Euskaltel Euskadiko txirrindulari profesional ohia— azpeitiarrak eta Sathya Paz zestoarra. Guztira, hamar dira klubean ariko diren azkoitiarrak.

Azkoitiko triatloi klubak itxura berriarekin hasiko du denboraldia. 2011tik elastiko zuri-beltzak eraman dituzte soinean taldekideek, baina aurrerantzean berdea izango da Azkoitriren kolorea. Bestalde, larunbatean jakinarazi zutenez, Azkoitiko Duatloi Herrikoia udan izango da aurten ere. Ekaina eta uztaila artean antolatzeko asmoa dute antolatzaileek, baina oraindik dena zehazteko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide