Azkoitiko Munoaundi eskubaloi taldeak Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako saioak antolatu ditu apirilaren bukaerarako. Hain zuzen ere, apirilaren 24an, 25ean eta 26an egingo dituzte eskubaloi saioak, jolasen bitartez.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleentzako saioak 10:00etatik 12:00etara izango dira, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrentzako saioak, berriz, 15:00etatik 17:00etara izango dira. Elkargunean egingo dituzte saio guztiak.
Eskubaloian trebatu nahi dutenek Azkoitiko Ñam Ñam gozotegian eskura ditzakete izen-emate orriak, apirilaren 12a bitartean. Saioan parte hartu nahi dutenek hogei euro ordaindu beharko dute, eta informazio gehiago behar duenak munoaundieskubaloitaldea@gmail.com helbidera mezua idatz dezake.