Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du Andaluziako (Espainia) Sevilla eta Kordoba hirietara. Irailaren 15etik 21era bitartean egingo dute bidaia, eta dagoeneko eman dezakete izena interesatuek. Elkarteko bazkideek 500 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 530 euro. Ohe bakarreko gela hartzea ere posible dela jakinarazi du elkarteak, baina 166 euro gehiago ordaindu beharko da horretarako. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko da.
Lehen egunean, Azkoititik Sevillara joango dira jubilatuak. Bigarren egunean, Sevilla ezagutuko dute, eta hirugarrenean, Santiponceko Italica erromatarren garaiko hiria bisitatuko dute. Laugarren egunean, Kordobara joango dira eta Los Patios de Cordoba bisitatuko dute. Bosgarren egunean, berriz, Huelvako mendilerroa ezagutuko dute. Seigarren egunean, Sevillara itzuliko dira.