Lupe Lekuonak ipuin kontaketa saioa eskainiko du Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Azkoitiko Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du datorren larunbaterako, hilak 6. Izan ere, bihar, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazteen Liburuaren Eguna izango da, eta horren harira prestatu dute zapaturako egitasmoa. Lupe Lekuonak kontatuko dizkie ipuinak umeei, 11:30etik aurrera. HH5, LH1, LH2 eta LH3. mailetako umeei zuzendutako saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide