Euskal musika eta dantzak uztartu dituzte Taldez Talde egitasmoaren bigarren kontzertuan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Kontzejupean eskaini zuten emanaldia, 12:30ean hasita, eta dozenaka lagun elkartu ziren kontzertuan. Hirugarren eta azken saioa datorren igandean izango da.

Taldez Talde egitasmoaren XX. edizioa iritsi da erdigunera; izan ere, atzo, igandea, aurtengo bigarren emanaldia eskaini zuten hainbat ikaslek. Euskal musika tresnak eta dantzak uztartu zituzten horiek, 12:30ean hasita, Kontzejupean. Dozenaka lagun elkartu ziren kontzertuan.

Taldez talderen azken ikuskizuna apirilaren 7an, igandez, izango da. Azkoitiko Musika Bandak eta Bizkargi musika eskolako kideek eskainiko dute zuzenekoa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide