Zaharberritutako fortepiano kontzertua izango da igandean Intsausti jauregian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Azkoitiko Intsausti jauregiko berritutako fortepiano kontzertua izango da igandean. Instrumentua berritu dutenetik eskainiko duten lehen kontzertua izango da, eta 11:30ean hasiko da. Fortepiano, klabezin eta klabikordio doinuak eskainiko dituzte Esteban Elizondok, Loreto Fernandezek eta Loreto Aramendik. Intsaustiko aretoan eskainiko duten kontzertua doakoa izango da.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak XVIII. mendeko eraberritutako fortepianoa joan zen abenduan aurkeztu zuen. Broadwood Ingalaterrako etxeak egindako musika tresna da, eta Italiako Umberto Debiaggi etxeak zaharberritu zuen. Haren inaugurazio ekitaldian Miriam Ulanga organo-jotzaileak estreinatu zuen fortepianoa.

Honako hau da igandeko kontzertuko errepertorioa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide