Azkoitiko Udalaren aitortza jaso du Anaitasuna xake taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 31

Xake jokalariak eta udal ordezkariak argazkia atera zuten larunbatean. (Ane Olaizola)

Azkoitiko Anaitasuna xake taldeko kideak eta udal ordezkariak udaletxeko areto nagusian elkartu ziren joan zen larunbatean, eta erakundearen aitortza jaso zuen herriko xake jokalariek. Izan ere, ospakizunetarako hiru arrazoi ditu Anaitasuna taldeak: lehenengo mailako Kutxa Liga irabazi du, Preferente mailara igo da eta 40 urte bete ditu. Hori dela eta, jokalariek eta Javier Zubizarreta alkateak eta Sonia Vazquez eta Angel Martin zinegotziek argazkia atera zuten larunbatean, eta udal ordezkariek taldea zoriondu zuten,  mailaz igotzeko zein liga irabazteko egindako lanarengatik eta 40 urteotan elkartea "batuta" mantentzeagatik. Elkarteko zuzendaritzak, berriz, azpimarratu du erraza dela "ilusioz betetako" halako talde batekin lan egitea, eta haren helburuak "jokatzea, lehiatzea eta irakastea" dela esan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide