Dozenaka lagun elkartu ditu Azkoitian aurrenekoz egiten ari diren moto topaketak. Urola Kosta Bikers, Donosti Motard eta Red Dragons taldeek Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, inguruko motozaleak elkartu dira herrian, eta 10:30erako guztiak Etxe Beltz aurrean elkartu ondoren, moto irteera egin dute. Egurdian, poteoa egingo dute tabernetan, eta eguna borobiltzeko bazkaltzera joango dira guztiak Laja jatetxera.