Mua Mua Dans taldeak irabazi du Azkoitiko Koreografia Lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 30a

Atzo, ostirala, egin zituzten Azkoitian Korrikaren Koreografia Lehiaketaren finala eta sari banaketa, jendez leporaino betetako Elkarguneko areto nagusian. Guztira, bost talde sailkatu ziren finalerako —6 Izarrak, Bat denok bat, Floreaga LH 4 B, Mua Mua Dans eta Yohanaren txiki trebeak—, eta Mua Mua Dans taldeak sortutako koreografiak eskuratu zituen boto gehien. Horrenbestez, taldeak 500 euro jaso zituen Herrixen merkatarien elkarteko saltokietan gastatzeko. Azkoitiko Korrika Kulturalaren barruan, aurrenezkoz antolatu du Korrika Batzordeak Koreografia Lehiaketa. 

Honako hau da Mua Mua Dans taldeak sortu duen koreografia:

https://www.youtube.com/watch?v=VFHl9uryacM

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide