PPM Cover Session bikoteak kontzertua eskainiko du bihar, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 29a

Fernando Madinak Reincidentes taldeko abeslari eta buruak eta Javi PPM gitarra jotzaileak kontzertua eskainiko dute bihar, zapatua, Azkoitiko Zurt tabernan. Bi lagunek osatzen dute PPM Cover Sessions proiektua 2017az geroztik, hainbat rock talderen abestiak taularatzen dituzte modu akustikoan. Besteak beste, Green Day, Leonard Cohen, Ramones eta U2 taldeen eta musikarien abestien bertsioak entzun ahal izango dira 23:00etatik aurrera. Kontzertua amaitutakoan, Rock Gaua hasiko da tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide