Moto topaketak egingo dituzte aurrenekoz Azkoitian, igandean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 29a

Inguruko motorzaleak elkartuko dira igandean Azkoitian, eta hainbat ekintza izango dute egunean zehar.

Urola Kosta Bikers, Donosti Motard eta Red Dragons taldeek Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Azkoitiko I. Moto Topaketak egingo dituzte datorren igandean, hilaren 31n. Inguruko motozaleak elkartuko dira herrian, eta hainbat hitzordu izango dute egunean zehar.

Igandean, 09:30ean elkartuko dira Etxe Beltz aurrean, eta bazkarira joateko izena emateko aukera ere izango dute orduan. 10:30ean, berriz, moto irteera hasiko dute, eta inguruko txokoetatik itzulia egin ondoren, 12:30ean itzuliko dira herrira. Tabernetan poteoa egingo dute orduan, eta 14:00etan elkartuko dira bazkaltzera joateko, Etxe Beltzen. Hain zuzen ere, Laja jatetxera joango dira bazkaltzera, eta horiek 20 eurotan izango dute bazkaria. Antolatzaileek adierazi dutenez, gehienez 70 lagun joango ahal izango dira hara bazkaltzera. 17:00etan, agurrarekin emango diote amaiera topaketei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide