Astelehenean hasiko dira Azkoitiko umeen danborradako entseguak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 29a

Datorren apirilaren 27an egingo dute Azkoitian umeen danborrada, eta parte hartzaileak ekitaldia prestatzen hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 1ean. Danborradaren eguna iritsi bitartean, astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira hura entsegatzeko, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Gurea pilotalekuan.

Lehenengo entseguan, kantineren eta zuzendarien zozketa egingo dute, eta antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaileek danborra lotzeko gerrikoa eraman beharko dute saioetara. Hasiera batean, hilaren 27an, larunbat arratsaldean, izango da danborrada, baina eguraldi txarra eginez gero, hurrengo egunera atzeratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide