Matadero Ekintzakek antolatuta, Tooth eta Äppleträd taldeen kontzertuak izango dira larunbatean, hilak 30, Azkoitiko Matadeixen, 22:30ean hasita.
Gernikako Tooth taldeak 10 urteko ibilbidea ospatzeko geldialdia egingu du Matadeixen. Tootheko musikariekin elkarbanatuko dute oholtza Valentziatik iritsiko den Äppletrad taldeko kideek. Post hardcore doinuak egiten ditu Tooth taldeak. Valentziatik iritsiko den Äppleträd taldeak, aldiz, post-rock, metal eta ambient-rock doinuak eskainiko ditu Matadeixen.
https://www.youtube.com/watch?v=wLnh4_p6gyg