Gipuzkoako Ur Kontsortzioak adi ibiltzeko eskatu die Azkoitiko bizilagunei

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 28a

Egunotan ura arazteko sistema bat saltzen ari da enpresa bat Azkoitian, eta eskaintzarekin "adi" ibiltzeko esan die kontsortzioak herritarrei. Izan ere, Urakek azaldu duenez, Azkoitiko urak ez du arazketa beharrik, eta egiten ari diren eskaintza "iruzurra" da.

 

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, etxe etxe ura arazteko sistema bat saltzen dabiltza enpresa bateko kideak egunotan, eta halako eskaintzekin "adi" ibiltzeko eskatu du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Erakundeak ohartarazi duenez, Azkoitiko uraren kalitatea ona da eta ez du behar inolako arazketarik. Kontsortzioak esan duenez, kontrakoa esatea "iruzur egitea" da.

Azkoitiko Udaltzaingoak bat egin du Ur Kontsortzioaren ohartarazpenarekin, eta herritarrei "iruzurrean erori gabe kontuz" ibiltzeko esan die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide