Otsailean hasi zen Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatutako Atano Buruz Buruko Txapelketaren 45. edizioa. Ordutik, astez aste jokatu dituzte partidak herriko hainbat neska-mutilek, eta datorren larunbatean, martxoak 30, jokatuko dituzte finalak, Gurea pilotalekuan. Guztira, sei final izango dira, 10:30etik aurrera.
Hona hemen finaletara iritsi diren pilotarien izenak:
8 urteko mutilak
Ibai Etxeberria - Unax Oteixa
9 urteko neska-mutilak
Iker Garate - Erik Aristegi
10 urteko mutilak
Julen Etxaniz - Aritz Aizpurua
11-13 urteko neskak
Ane Zulaika - Jone Sudupe
11 urteko mutilak
Jon Arregi - Aitor Etxeberria
12 urteko mutilak
Joritz Azkoitia - Haritz Aranguren