Ekainaren 8an izango da aurtengo Azkoitiko V. Pelotai Eune, eta dagoeneko zabaldu dute data horren aurretik jokatuko den pilota txapelketan izena emateko epea. Binakako txapelketa izango da aurtengoa ere, eta apirilaren 29ra arte izango dute herritarrek lehian izena emateko parada, Tta-kun eta Dean tabernetan. Aurtengoa Pelotai Euneren bosgarren edizioa izango da, eta aurreko urtean legez, nesken nahiz mutilen txapelketak izango dira.
Iaz egin zuten aurrenekoz emakumeen pilota txapelketa, eta neska talde batek txapelketa prestatzeko lan saioak antolatu ditu datozen asteetarako. Hain zuzen ere, astelehenetarako jarri dute hitzordua, 19:00etan, Kontzejupean.
Honako lotura honetan ikus daitezke iazko Pelotai Euneko argazkiak.