Eratu berri den Itaia Euskal Herriko emakume sozialisten sareko kideek hitzaldia eskainiko dute bihar, osteguna, Azkoitiko Matadeixen, Piztu taldeak antolatuta. Itaiako kideek Martxoaren 8ko greba feministaren inguruan egindako hausnarketak elkarbanatuko dituzte bihar, 20:00etan hasita. Horrez gain, hizpide izango dituzte emakume langileek pairatzen dituzten zapalkuntzak nahiz sistema kapitalistan errotutako harreman ereduak.
"Genero problematikak klase borrokaren baitan dituen inplikazioak" identifikatzeko saiakera egin dute Itaiako kideek, eguneroko bizitzan emakume langileek pairatzen dituzten zapalkuntza zein ezintasun guztiak gainditzeko eta beren bizien gaineko boterea eskuratzea xede.