Barriolak erraz irabazi du Kintopeko Udaberri Idi Dema Saria

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 27a

Kintopeko Udaberri Idi Dema Sariak jokatu dituzte egunotan Azkoitian, eta bi eguneko demen ondoren, Barriolak eraman du manta. Atzo, asteartea, lehiatu zen Barriola, Izeta eta Lopategiren aurka, eta han ez ezik, sailkapen orokorrean ere Asteasuko demalaria nagusitu da: izan ere, 54 plaza, 2 zinta eta 0,24 metro egin ditu Barriolak, sailkapenean bigarren geratu den Izetak baino lau plaza gehiago, hain zuzen ere. 50 plaza, 3 zinta eta 0,94 metro egin ditu aiarrak. Hirugarren postuan, berriz, Soarte elgoibartarra geratu da, 50 zinta egin ondoren.

Bi egunetan jokatu dituzte 1.600 kiloko Ipintza harriarekin kintopeko idi demak, Gurea probalekuan. Astelehenean hasi ziren, eta hirugarren postua lortu duen Soarte nagusitu zen orduan. Bigarren lanik onena Olidenen idiek egin zuten astelehenean; 48plaza, zinta bat eta 0,28 metro. Haien atzetik, Galder Bolañoren idiak sailkatu ziren, 44 plaza, 2 zinta eta 2,21 metro eginda. Azkena, berriz, Matxain sailkatu zen: 40 plaza, 4 zita eta 3,68 metro egin zituzten haren idiek. Atzoko deman, berriz, Barriolaren eta Izetaren atzetik Lopategi sailkatu zen, 45 plaza eta 3,90 metro egin ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide