Soarte garaile, Azkoitiko Udaberri Idi Dema Sariaren lehen saioan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 26a

Atzo, astelehena, hasi zen Azkoitiko kintopeko Udaberri Idi Dema Saria. Orioko Oliden, Elgoibarko (Gipuzkoa) Soarte, Errenteriako (Gipuzkoa) Matxain eta Laudioko (Araba) Galder Bolaño lehiatu ziren atzoko saioan, Gurea pilotalekuan, 21:30ean hasita. Lau idi pare lehiatu ziren, eta haien artean Soarteren idiek egin zuten lanik onena: hain zuzen ere, 50 plaza justuak egin zituzten 1.600 kiloko Ipintza harriari tiraka.

Bigarren lanik onena Olidenen idiek egin zuten; 48plaza, zinta bat eta 0,28 metro. Haien atzetik, Galder Bolañoren idiak sailkatu ziren, 44 plaza, 2 zinta eta 2,21 metro eginda. Azkena, berriz, Matxain sailkatu zen: 40 plaza, 4 zita eta 3,68 metro egin zituzten haren idiek.

Gaur, asteartea, izango da Udaberri Idi Demaren bigarren saioa. Asteasuko (Gipuzkoa) Barriola, Aiako Izeta eta Mungiako (Bizkaia) Iñaki Lopategi ariko dira, 22:00etatik aurrera; horiek dira lehiako faboritoak. Bi saioen artean harriari itzuli gehien ematen dizkion idi parea izango da irabazlea.

Hona hemen atzoko saioko garailearen irudi batzuk:

(Argazkiak: Ibon Errazu)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide