Amaia Aizpuru azkoitiarra, Mutrikuko II. Nesken Binakako Pala Txapelketa Azkarrean garaile

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Amaia Aizpuru azkoitiarrak, Esti Gorostegi debarra bikote duela, Mutrikuko II. Nesken Binakako Pala Txapelketa irabazi du. 15 eta 11 gailendu zen bikotea atzo, igandea, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatutako finalean, Nora Zuazobide zumaiarraren eta Maite Barruetabeña mutrikuarraren aurka. Aizpuruak, gainera, bigarren urtez jarraian eskuratu du txapela.

Txapelketan, zozketa bidez osatutako hemezortzi bikotek parte hartu dute. Hain zuzen ere, Zizurkil, Villabona-Amasa, Aduna, Hernani, Donostia, Zumaia, Azkoitia, Ondarroa, Deba eta Mutrikuko 36 emakume lehiatu dira Mutrikuko Neska Palistak elkarteak antolatutako txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide