Gaur jarri da martxan, Azkoitian, Euskal Pilota Egokitua Master Cup irekiaren bigarren edizioa. Gurea pilotalekuan jokatu dituzte, goiz eta arratsalde, adimen urritasuna zein urritasun fisikoa duten pilotariei zuzendutako pala txapelketaren lehen kanporaketa jardunaldiari zegozkion partidak. Goizean, adimen urritasuna duten kirolarien txanda izan da, eta arratsaldean urritasun fisikodunena; azken horiek gurpildun aulkiekin jokatu dute. Guztira, adimen urritasuna duten hamahiru pilotarik eta gurpil aulkian dauden beste hamazazpik eman dute izena gaur hasi den txapelketan.
Hurrengo igandean, martxoaren 31n, jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, Etxebarrin (Bizkaia). Finalak, berriz, Beasainen (Gipuzkoa) izango dira, apirilaren 7an.
Hemen, arratsaldeko argazki batzuk:
Honako hauek, berriz, goizeko irudiak dira. Haien artean ageri dira Jurdan Arakistain pilotari zestoarra eta Jon Uria epaile zestoarra:
(Argazkiak: Master Cup)
[gallery columns="2" size="medium" ids="366933,366934,366935,366936"]