Osakidetzako tramiteak 'online' egiten ikasteko tailerra izango da Azkoitiko KZgunean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 21a

Ordua hartzeko eta osasun karpetak eskatzeko aukera eskaintzen du Osakidetzaren webguneak, eta ekintza horiek nola egin daitezkeen irakatsiko dute ikastaroan. Maiatzaren 9an eta 10ean izango dira saioak, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Herritarrek Internet bidez Osakidetzako tramiteak egiten ikas dezaten, ‘Online bidezko tramiteak Osakidetzan’ ikastaroa antolatu du Azkoitiko KZguneak. Maiatzaren 9an eta 10ean izango dira saioak, Elkarguneko lehen solairuan, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroan parte hartu nahi duenak KZgunean, Azkoitiko osasun etxean edo 943-023 619 telefono zenbakian eman dezake izena.

Azkoitiko anbulatorioko ordezkariek herritarrak animatu dituzte Osakidetzako tramiteak Internet bidez egitera. Ordua hartzeko eta osasun karpetak eskatzeko aukera eskaintzen du Osakidetzaren webguneak, eta ekintza horiek nola egin daitezkeen irakatsiko dute ikastaroan. Jarduera horiek Internet bidez eginez gero, herritarrek hainbat abantaila izango dute beren osasun egoeraren jarraipena egiteko orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide