Nekane Altzelai Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak eta Xabier Oleaga kazetariak solasaldia eskainiko dute ostiralean, martxoak 22, Azkoitian. Demokrazia Bai adierazpenaren sustatzaileak dira Oleaga eta Altzelai, eta egitasmoaren inguruan hitz egingo dute Azkoitiko Elkargunean emango duten hitzaldian, 19:00etan hasita. da eta
"Euskal Autonomia Erkidegorako estatus politiko berri baten eta nafar instituzioek autogobernua garatzeko egindako proposamenen alde" abiatu zuten Demokrazia Bai egitasmoa. Apirilean, adierazpen baten bidez, plataforma plazaratu ondotik, antolatzaileek bultzada bat eman nahi diote egitasmoari "euskal erakundeen ahalmenean jauzi bat egiteko".