Jende ugari, denetariko bitxiak eta giro polita, Azkoitiko Mata Market azokan

Maialen Etxaniz 2019ko martxoaren 17a

Mata Market azoka iritsi zen atzo, larunbata, aurrenekoz, Azkoitiko Matadeira, eta jende ugari bertaratu zen jarritako postuak ikustera nahiz giroaz gozatzera. Arratsaldean ireki zuten azoka, 16:30 aldera, eta gauera arte izan zen zabalik. Azokak iraun zuen bitartean adin guztietako lagunak animatu ziren Matadeira, eta denetarik egiteko aukera izan zuten. Gaztetxoenek, esaterako, hainbat eskulan egin zituzten materiala berrerabiliz, eta mural bat ere sortu zuten. Postuak ikustera animatu zirenek, aldiz, bigarren eskuko arropa eta jantziak, Zinzilikargik eskuz egindako telazko poltsak eta beste hainbat apaingarri erosteko aukera izan zuten. 

Aurten antolatu dute aurrenekoz Mata Market azoka, bi gazteren burutazioetatik eta grinetik abiatuta. Orain, zain egon behar hurrengo urtean itzuliko ote den jakiteko. 

Hona hemen I. Mata Market azokak utzitako hainbat argazki: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide