Joseba Diazek Alto Sil kilometro bertikaleko lasterketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 17a

Korrikalari azkoitiarrak 31 minutu eta 44 segundo behar izan ditu lau kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa dituen proba amaitzeko.

Joseba Diaz, garaikurrarekin. (Argazkia: Trailcyl)

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak Alto Sil kilometro bertikaleko lasterketa irabazi zuen atzo, larunbata, Santa Cruz del Silen (Gaztela eta Leon, Espainia). Korrikalariak 31 minutu eta 44 segundo behar izan zituen lau kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa dituen proba amaitzeko. 2.000 metroko altuera duen Bobia mendi gainean amaitu zen lasterketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide