Oreka bioelkarteak infusioei buruzko tailerra antolatu du apirilaren 3rako. Saioa 18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute, eta teoria eta praktika uztartuko dituzte bertan. Ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute, 943 02 62 31 telefono zenbakira deituta edo Oreka bioelkartearen egoitzara joanda.
Garbiñe Larrea naturopatak eskainiko du tailerra, eta infusio "goxoak eta osasungarriak" nola prestatzen diren ikasi ahal izango dute bertaratzen diren lagunek.