Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Arabako Artziniega eta Laudio udalerrietara antolatu du urteko lehenengo irteera. Apirilaren 4an joango dira Arabara, eta hara joateko hilaren 26tik apirilaren 2ra bitartean eman beharko da izena, elkarteko bulegoan. Bazkideek 35 euro ordaindu behar dute, eta gainontzekoek 37 euro.
Apirilaren 4an, Geltoki tabernaren aurreko autobus geltokitik abiatuko dira 08:30era, eta Artziniegan hamaiketakoa egin ondoren, Laudiora joango dira. Han bazkalduko dute, eta 20:30eak alderako itzuliko dira herrira.