Ostegunetan ere jarriko du sinadurak biltzeko mahaia Azkoitiko Egoitza Kalera taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 14a

Gaurtik aurrera, 19:00etatik 20:00etara egongo dira kalean ostegunetan, eta zapatuetan 11:00etatik 13:00etara. Orain arte, 1.650 sinadura jaso dituzte, adinekoen San Jose egoitza kalera hurbiltzearen alde.

Azkoitiko adinekoen San Jose egoitza herrigunera gerturatzea eskatzeko sinadurak biltzen jarraitzen du Egoitza Kalera taldeak. Otsailaren 22an ekin zioten sinadura bilketari eta harrezkero astelehenetan eta zapatuetan jarri dituzte mahaiak kalean. Gaurtik aurrera, ordea, ostegunetan eta zapatuetan jarriko dute mahaia Egoitza Kalerakoek. 19:00etatik 20:00etara egongo dira kalean ostegunetan, eta zapatuetan 11:00etatik 13:00etara; ateri bada, eliz atarian egongo dira, eta euria egiten duenetan, berriz, Kontzejupean.

Orain arte, San Jose egoitza dagoen tokitik herrigunera hurbiltzearen aldeko 1.650 sinadura jaso dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide