Ene Kantak taldeak Satorjator, lurraren bihotzera bidaia ikuskizuna aurkeztuko du apirilaren 13an, larunbatez, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 17:00etan hasiko da emanaldia, eta hara joateko sarrerak apirilaren 1etik 5era bitartean jarriko dituzte salgai, Azkoitiko Gazte Zerbitzuan, 16:30etik 20:00etara bitartean.
Ene Kantakek haurrentzako euskarazko abesti dantzagarriak sortzen eta moldatzen ditu. Kantu bakoitzak bere koreografia du, haurrek dantzatzeko sortutakoa. Eskainitako emanaldietan lortutako diruaren zati bat euskara sustatzeko proiektuetara bideratzen du Ene Kantak taldeak.