Datorren larunbatean, hilaren 16ean, Sun magoak Liluraren laborategia ikuskizuna eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Ilusioetan da trebea magoa, eta haur eta helduei zuzendutako ordubeteko ikuskizuna eskainiko du arabarrak, 18:00etatik aurrera. Hara joateko sarrerak antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira egunean bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Azkoitiko Udalak antolatu du saioa, eta lau eurotan jarri du sarrera.
Iñaki Ruiz de Galarreta arabarra da Sun magoa. 13 urte zituenean hasi zen magia egiten, eta 15 urterekin egin zuen debuta. 2011. urtean, berriz, Espainiako Magia Saria irabazi zuen, eta egun Disney Channel telebista kateko Club Houdini saioan parte hartzen du.