Auzo bilera deitu du Azkoitiko EH Bilduk biharko

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 12a

Azkoitiko EH Bilduk auzo bilerak egiten jarraitzen du, eta joan den astean Floreagako bizilagunekin elkartu ostean, oraingo honetan Txalon Erreka, Jausoro, Altzibar eta Ipintzako auzotarrekin elkartuko da, haien "beharrak" jasotzeko asmoz. 

Bihar, asteazkena, egingo du koalizioak batzarra, eta 19:30ean, Jausoron dagoen Txuri Urdin elkartean bilduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide