Javier Vitoria teologoak hitzaldia emango du gaur Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 12a

Gaur egungo espiritualitateaz ariko da, Elkargunean, 19:00etan. Azkoitiko Parrokiak antolatu du saioa.

Javier Vitoria.

Espiritualidad para insatisfechos izenburuarekin, hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Azkoitian Javier Vitoria teologo eta apaiz bizkaitarrak.

Azkoitiko Parrokiak antolatu duen saioa 19:00etan hasiko da, Elkargunean. Gaur egungo espiritualitatearen gainean ariko da hizketan Vitoria eta hitzaldia gaztelaniaz emango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide