Adinduek teknologia berriak erabiltzen ikasteko bi tailer antolatu ditu Azkoitia Lagunkoiak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 11

Adineko pertsonek mugikorrak eta haien mezularitza zerbitzuak erabiltzen ikas dezaten, bi ikastaro antolatu ditu Azkoitia Lagunkoiak: Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi eta Bat bateko mezularitza zure Smartphone bidez.

Azkoitiko Elkargunean dagoen KZgunean eskainiko dituzte bi tailerrak, eta lehenengoan telefono mugikorrak erabiltzen ikasiko dute. 14 orduko ikastaroa izango da hori, eta martxoaren 14tik 26ra bitartean izango dira saioak, 16:00etatik 18:00etara artean.

Bigarren ikastaroan, berriz, mugikorretik mezuak bidaltzen irakatsiko dute. Martxoaren 27an eta 28an, bina orduko saioak egingo dituzte, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Doako ikastaroak izango dira, eta antolatzaileek adineko pertsona guztiak gonbidatu ditu horietan parte hartzera. Interesa duenak aurrez izena eman behar du 943-02 36 19 telefonora deituta edo tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera mezua idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide