Xabier Mendizabalen oroimenez, joan den larunbatean jokatu zuten Beasaingo Arriaran auzoko (Gipuzkoa) mendi lasterketa. 1.300 metroko desnibel metatua eta 23 kilometroko distantzia ditu probak, eta Imanol Larrañaga azkoitiarra nagusitu zen gizonezkoetan. Hark 1:50:49 denbora behar izan zuen proba amaitzeko.