Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialariak hitzaldia eskainiko du ostegunean, Azkoitiko Elkargunean, 18:30ean hasita. Euskal erbestea izango du hizpide Goioganak, Gazte Geroak taldeak antolatutako solasaldian. Hain zuzen ere, 1939an Francoren armadak Katalunia okupatu ostean, euskal herritarrei bizitzea egokitu zitzaien erbestealdiaren inguruko azalpenak emango ditu historialariak; kontzentrazio esparruez, aterpetxeez nahiz Eusko Jaurlaritzak erbestealdian egindako lana izango ditu hizpide.
Goioganaren hitzaldia Gazte Geroak taldeak antolatu duen zikloko aurrena izango da; izan ere, datozen hilabeteetan Xabier Madariagak, Xabier Euzkitzek eta Leire Arrietak solasaldi bana eskainiko dute. Hona hemen, egitarau osoaren albistearen lotura.